Orbahn Diskak musika zigilua, irabazirik gabeko Orban Kultur Elkartearen ekimen berria da. Asmo nagusia, prezio eskuragarrian goi fidelitate-dun biniloak kaleratzea da, artisten baimen eta aholkuarekin obra berri bai zaharrak ezagutarazteko.

Orbahn, bi hitzen nahasketatik jaio da; batetik “orbana” euskaraz, eta bestetik “bahn” alemanieraz (ildo, errepide). Ukigarriak, analogikoak eta kalitatezkoak diren experientziez gozatzeko eta entzulearengan poz arrastoa, (orbana), uzteko desioz.

Lan ezberdinen aukeraketa, izenaren antzera, ezberdintasunean oinarrituko da. Tradizioa abiapuntu izanik, abanguardia dugu helburu. Orbahn Diskak-en jakinmina, folkloreren ildotik eraldatu diren soinu garaikideetan; obra berritzaileetan, edo eta aitzina agertu baina gaur egun freskotasuna mantentzen duten lanetan dago.

Parafünk-en Epïlogo diskaren 25garren urteurren berrargitalpena

Epïlogo, 1997-an, ondorengo belaunaldientzat erreferentziazko diska bilakatu zen. Jazz-funk doinuen eszenan sendoki erroturiko banda izan arren, entzuleen gehiengoarentzat oraindik ezezaguna da, ezkutuan dagoen harri bitxi baten antzera.

Une berezi batean sortua, taldeko partaideak bere ibilbide musikalaren sormen gailurrean zeuden, hainbat proiektu paraleloetan murgildurik. Iturri anitz horiek, sormena aberastu eta soinu bereizgarriz josi zuten albuma.

Luxuzko edizio hau, LP bikoitza eta gatefold formatuan eraikia, biniloan eskaintzen da lehen bertsioa da. Jatorrizko artisten eskuzabaltasun elkarlanari esker, oinarrizko argitalpen sendoa hare gehiago biribildu da.

Sorpresa eta informazio gehiago aurki.